News
Urriaren 7 eta 8an Euskal Herriko emakume ijitoen errealitatea «ikusarazteko» Topaketa Pedagogikoak antolatu ditu Donostian eta Bilbon Kera Emakume Ijitoen Elkarteak. Emakume ijitoek gizarteko «arlo guztietan parte hartu» nahi dutela nabarmendu du NAIZ Irratian Palmira Dual Kerako koordinatzaileak.